itzarrik amets egin!
Amets egitea garrantzitsua da.
Hobeto bizitzen laguntzen digu amets egiteak.
Amets ere egin dezakegu
errealitatea ikusteari utzi gabe.
Batzuetan geure buruari galdetzen diogu:
balio al du amets egiteak?
Bai, amets egiteak aurrera egiteko balio du.
Pertsonek ilusioa behar dute
Pertsonek ez dute esperantzarik gabe bizi nahi.
Ilusioa behar dugu aurrera jarraitzeko.
Aspalditik, gainera
jendeak ametsak erabiltzen ditu
bere bizitza eta gizartea hobetzeko.
Bestelako Zornotza bat
Zornotza hobea nahi dugu.
Horretarako ideia berriak behar ditugu.
Pertsona guztien artean pentsatutako ideiak.
Ideia mintzatuak eta partekatuak.
Posibleak iruditzen zaizkigun ideiak.
Etorkizunean pentsatzeak lagundu egiten digu gaur.
Hobeto erabakitzen laguntzen digu.
zer da utopia?
Utopia amets partekatua da.
Nola bizi nahi dugun ideia bat da.
Utopia ez da benetako lekua.
Aurrera egiteko gida da.
Utopiak laguntzen digu ibiltzen.
Amore ez ematera animatzen gaitu.
Zornotza 2035
Zornotza 2035 guztion ametsa da.
Pertsona guztien onerako ideia da.
Amets hau posible dela uste dugu.
Posible da, denok nahi badugu.
Elkarrekin pentsatu
Adimena ez da indibiduala bakarrik.
Inteligentzia ere kolektiboa da.
Gure herrian jende asko dago prestatua.
Ikasketak eta esperientzia dituzten pertsonak.
Ezagutza hori batu nahi dugu.
Gizartea hobetzeko erabili nahi dugu.
Ditugun arazoak
Gaur egun arazo garrantzitsu asko ditugu:
- Klima-aldaketa
- Ingurumena zaintzea
- Segurtasunik gabeko lana
- Bizitza gero eta zailagoa
- Gaixotasunak
- Pertsonen zaintza
- Pertsonen arteko desberdintasuna
- Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna
- Dirua pertsonen aurretik jartzen duen sistema
Gizarte justuago bat nahi dugu.
Pertsona guztientzako bizitza duina nahi dugu.
Urratsez urrats aurrera egitea
Badakigu amets hau handia dela.
Badakigu ez dela erraza izango.
Baina urrutira begiratzeak lagundu egiten digu.
Amore ez ematen laguntzen digu.
Poliki-poliki aurrera goaz.
Urratsez urrats.
Helburua ahaztu gabe.
Herriak herria zaintzen duela uste dugu.
Zurekin egon nahi dugu
Ahots ezberdinak entzun nahi ditugu.
Ideia berriak nahi ditugu.
Pertsona guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu.
Proposamenak partekatzera.
Konponbideak elkarrekin bilatzera.
zergatik 2035. urtea?
2035. urtea aukeratu genuen
patxadaz pentsatzeko.
Urte hartan:
- Adineko pertsona asko ez dira egongo.
- Gaurko gazteak helduak izango dira.
Momentu ona izango dela uste dugu
gelditu eta pentsatzeko.
Sinesten jarraitzen dugu
beste mundu bat posible dela.
Bego, Emma eta Isi
